| |
El Pobal dorretxea
Burdinolaren multzo historiko eta artistikoaren barruan, dorretxea nabarmendu behar da; harearrizko harlanduzko hormez egina dago eta baserri gisa erabili izan da urte askotan. Gaur egun zaharberrituta dago eta Burdinolaren Museo-etxea da.
Ibaira begira dagoen fatxada nagusian erdi-puntuko atea dago eta beronen gainean, leiho bat. Quadra familiaren leinuko armarria leiho horren gainean dago.
|
|
 |
|
 |
 |
|
Museo-etxe horretako beheko solairuan bisitak hartzen dira eta goiko solairuan, olagizonen historia eta bizimodua erakusten da informazio panelen bitartez.
Burdinola eta museo-etxea ikusi ondoren, errota, labea, kortak eta urtegiak ikustea funtsezkoa da, gure meatzaritza eta industriaren garai garrantzitsu hori hobeto ulertzeko.
|
El Pobal zubi erromanikoa
XIII. mendekoa da; El Pobal burdinola eta dorretxera iristeko bidean dago, Mayor edo Barbadun ibai gainean.
Harlangaitzez egina da eta dituen bi zubi-begietako bat egoera onean dago; bestea, ordea, joan den mendeko karlistadetan hondoratu zen eta hormigoizko bat jarri zen beraren ordez, plano faltsua sortuz.
|
|
 |