| |
IX. mendera arte ez dago agiririk. Alfontso III.aren 880. urteko kronikak azaltzen du aurreko erregeak, Alfontso I.ak, Karrantza eta Sopuerta birpopulatu zituela. Somorrostroko harana (Muskizko haranaren zati bat da) aipatzen duen lehenengo idazkia 1068. urtekoa da. Dirudienez, akulturazio erromatarraren prozesuak ez zuen bertako biztanle jentilizioen ohitura eta usadioak aldatzea lortu eta muga lausotuetako lurraldean, nekazaritza eta abeltzaintzan lan egiten jarraitu zuten.
IX-XIV. mendeetan aldaketa handiak egon ziren: kristautasunaren sarrera, dorretxea agertu zen eta elizaren lekua hartu zuen aginterako gune gisa, ekonomiaren dibertsifikazioa (burdina eta merkataritza), lurrak hartzea herri-lurren kaltetan, gizarte jentilizioaren haustura eta azkenik, gizarte taldeen arteko desberdintasun handiagoak eta berrantolaketa entitate berriak sortzeagatik: herria, auzunea eta baserria
|
|
 |
|
 |
|
|
| |

Iglesia San Julián |
|
Kristautasuna hedatzean, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik erreferente berria agertu zen: eliza. XI. mendetik aurrera ugaritu egin ziren eta alde horretako elizarik zaharrenetakoak dira Santa Maria de Pobeña eta Cerrada de Ranes, Cardeon. Eliza txikiak ziren, oso arkitektura soila zuten eta inguruan esparru mugatua egoten zen komunitateko hildakoak lurperatzeko. Hileta kristaua bazen ere, hildakoak gurtu eta babesteko kristautasunaren aurreko erritoek irauten zuten. Eliza gune ekonomikoa ere bazen; izan ere, hamarrenei esker, elizak nekazaritza eta abelazkuntzako jardueren soberakin urriak lortzen zituen. Elizak jabe partikularrenak izaten ziren eta ondare-ondasun guztiak bezalaxe, saldu ahal ziren, dohaintzan eman, etab. Jabeek bazituzten zenbait eskubide, esaterako, Santa Maria de Pobeña eliza Elo Bellacoz anderearena zen eta bazeuzkan larreak, fruta-arbolak eta portua, beraz, itsas jarduera burutzen zen. XIII. mendean Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaunak Sancho Ortiz Marroquin de Montehermosori, Navas de Tolosan emandako zerbitzuengatik, Somorrostroko haraneko eliza batzuk eman zizkion dohaintzan, besteak beste, San Julian eliza
|
|
 |
|
|
| |
XIV. mendean ekonomiaren krisialdia hasi zen. Nobleak beren diru-sarrerei eusten saiatu ziren eta lehian aritu ziren “valer mas” zela eta, hots, diru-sarrera, ondasun eta etekin gehiago lortzea. Berant Erdi Aroko Bizkaiko gertaerei buruzko informazioa daukagu Lope García de Salazarren “Bienandazas e Fortunas” liburuari esker, bertan agertzen baitira bandoen arteko gatazken gertaera nagusiak. Kronikaria Salazar familiakoa zen eta Muñatones jauregitik, kontrolpean izan zuen Somorrostroko harana. 1256 urtearen inguruan Salazar familia Muskizen finkatu zen, Muñatones familiarekin ahaidetu zenean. Ahaide nagusiak bezalaxe, familia hori lur eta pertsonen jabea zen, errentak eta zerga-salbuespenak zituen eta eraginpeko lurretan bizi zirenak bere agintepean zeuden.
|
|
 |
|
 |
|
|