INFORMATZIO OROKORRA
 

OROGRAFIA
Muskizko mendiak ez dira oso altuak eta Kantauriko kostaldean daude, hondartza eta mendiak, biak batera, paisaiari xarma ematen diotela. Udalerriak kilometro gehiago ditu kostan hondartzetan baino eta naturak, itsaslabar malkartsu bitxiak sortzen ditu, esaterako,  Itsaslur  parkea.
Udalerriaren hegoaldeko Mello tontorra  da  garaiena (626 m) eta beste gailur garrantzitsu batzuk hauexek dira: Corbera haitza, (361 m), Carrascal (269 m), Ramos (229 m)  eta Janeo tontorrak (203 m).

 
 

HIDROLOGIA
Muskiz Barbadun ibaiaren arroan dago. Ibai horren jaiolekua 200 metroko kotan dago, Kolitza mendian eta  Avellanedatik hurbil.  La Arena hondartzan itsasoratzean, ibaia  itsasadar bihurtzen da.
Barbadun ibaiak baditu beste izen batzuk, esaterako,  Somorrostro, Mayor, Merkadillo edo Lombar eta errekasto nagusiak  La Sequilla, Morenillo, Castaños eta Valles dira.
Kotorrio edo Pikon ibaia, antzinako meatze ibaia, ez da hain garrantzitsua; El Campillon (Abanto-Zierbana) jaio eta Barbadun ibaiaren eskuinaldera isurtzen da, Muskizko erdigunetik igarotzean.

KLIMATOLOGIA
Bizkaiko Lurralde Historiko osoan bezalaxe, Kantauriko kostaldean dagoenez Muskizek klima mesotermikoa dauka:  tenperatura epelak eta euritsua.
Klima epel eta hezea eta urtaro lehorrik gabea. Neguak leunak dira, udak ez oso beroak eta hezetasuna apur bat altua.
Muskizkoa kostaldeko klima leuna da eta hodeiek jantzi berde eta hezea dakarte.
Ezaugarri horiek direla eta,  klima mota hau natur baliabide erakargarrienetako bat da alde berotsuetatik datozen pertsonentzat
.