| |
Muskiz udalerriak 21,50 km2-ko azalera dauka. Somorrostroko haranean dago, Bizkaiko Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko muturrean eta hurrengoak ditu mugakide: iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Abanto Zierbena, mendebaldean Kantabria eta azkenik, hegoaldean Galdames eta Sopuerta udalerriak (Enkarterri).
Bilbao eta Santander lotzen dituen A-8 autobia da Muskizera iristeko bide nagusia.
Burgosetik ere iritsi ahal da, Enkarterri zeharkatzen dituzten eskualdeko eta bigarren mailako errepideetatik.
Barbadun ibaiak inguratzen du eta itsasoratzean, Pobeñako itsasadarra eta padura sortzen ditu |
|
 |
|