| |
REBORTUN
Muskizen, hirigunetik ez oso urrun, leku onak eta egokiak daude ibilaldiak egiteko. Mello mendian Rebortun aldea dago, oso leku interesgarria, eta El Pobal auzotik iritsi ahal da. Eskualdeko beste mendi txiki batzuk bezalaxe, Mello mendia pinu eta eukalipto basoen azalera trinkoak estalita dago. |
|
 |
|
 |
EL TXINGAO ZELAIA
Muskiz eta Arboleda auzoa lotzen dituen errepidean dago kokatuta eta berdegune handia, mahaiak eta erretokiak daude bertan. Eguraldi oneko sasoian, erraza da iristea eta Muskizko eta eskualde osoko auzokideak joaten dira haraino, familia zein lagunekin naturaz gozatzeko asmoz. |
 |
 |