| |
SAN JUAN PLAZA
Muskizko berdeguneen artean, aipagarria da San Juan plaza, udalerriko natur altxorra izateagatik eta baita ere, kokaleku estrategikoan egoteagatik. Plaza horretako aisialdirako esparru zabalean haur jolasak, egurrezko mahai eta eserlekuak, zuhaizti handia, etab. daude eta gainera, Muskizko gizarte eta kultur bizitzarako jende ugarik aukeratzen du leku hori
|
|
 |
|
 |
 |
|
Plazaren inguruan natur esparru zabala, eguneko zentroa, udal frontoiak, bolatokia eta taberna zein jatetxeak daude; beraz, oso leku egokia da arlo desberdinetako ekitaldiak antolatzeko: kirola (urteko krosa, pilota partidak), nekazaritza eta abeltzaintza (azoka), kultura (jaiak, jaialdiak, bildumarien azoka), gizartea (Gorka Deuna...), herri bazkariak, etab.
|
 |
Horregatik guztiagatik, aisia eta astialdirako toki garrantzitsuenetako bat da Muskizen eta herriko guztiek, harrotasunez, kanpokoak ere leku horretaz gozatzea nahi dute.
|
 |
 |